Kaixo guztioi!
Ongi etorriak Aritz Sound System izeneko web orrira.

Logo egilea: Mikel Barreiro.
Osasun arazoekin hasi nintzenetik asko izan zarete aurreko urteetan egindako lana sarean oihartzuna izan behar zuela adierazi didazuenak. Egia da, 1995. urtetik material asko pilatu dudala, eta pena litzateke material hori konputagailu zahar baten memoria zaharkituan galtzea. Hori dela eta, web orri hau martxan jartzea erabaki degu. Itxuraz sinplea iruditu arren, bertan azaltzen den materiala biltzea eta ordenatzea lan handia suposatu du. Urteetan kazetari bezala edo artixta/antolatzaile bezala egindako lan batzuk aurki daitezke (askoz gehiago izan dira baina zoritxarrez ez daukat guztien materiala).

Musikariak elkar lanean. Marrazkiaren egilea: Mikel Barreiro.
Egitasmo hau irekia izan nahi du, eta horregatik gonbidapena da, egoki ikusiz gero, zuen aportazioak gehitzeko. Seguru nago zuetako askok web hau osatu dezakeen materiala (idatzia zein ikus entzunezkoa) duzuela eta horregatik animatzen zaituztet material hori helarazi eta webari gehitu diezaiogun. Era berean, egongo diren okerrak zuzentzera animatzen zaituztegu, guztion artean Euskal Herrian musika beltzari buruzko leiho txukuna ireki dezagun.
![]()
Eskertza
Web orri hau, era berean, omenaldi eta eskertza lana izan nahi du. Urte guzti hauetan, era batera zein bestera, egitasmo eder hauetan parte hartu duzuen guztiontzat. Mila esker, bihotz bihotzez. Eta eskerrak, bide batez, eduki guzti hau sarean jartzen lagundu didatenei (Asti, Lander eta Loturako jendea; Idoia, Mikel, Bixente eta Dani, bereziki).
Besarkada estua guztiontzat!
.jpg)
Argazkia: Conny Beyreuther
--------
CREATIVE COMMONS
Material guztia Creative Commons bezala dago; hau da:
Aitortu (Attribution): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
EzKomertziala (NonCommercial): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
Lan Eratorririk Gabe (NoDerivativeWorks edo NoDerivs): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
.jpg)